fbpx Skip to main content
GastronomiaKultura

Elorrioko Buzkantz jaia

BASILIKA elorrio

Buzkantza barazkiz egindako odolostea da, eta antzina, etxe eta baserrietara opari gisa eramateko egiten omen zuten, eta, gainera, berari buruzko esaera zahar bat ere badago: “Elorrioko buzkantza, zazpi libra eta bost ontza”, garai batean oso ospetsua izan zen jakiari aipamena egiten diona. 

Odoloste horiek egiteko ohitura eta gastronomian ohiko produktu gisa berreskuratzeko helburuarekin, Buzkantz jaia antolatzen hasi ziren 2013an, ordutik, urtero antolatu izan da, 2020an izan ezik, pandemiaren ondorioz. Jai hau abenduko lehen egunetan egiten da, Durangoko Azokarekin bat eginez, abenduaren 9ko bueltan; besteak beste, azokara hurbiltzen diren bisitariei produktu tipikoen dastaketa eskaintzeko. Gainera, eskualdeko produktuen salmenta eta tokiko merkataritza ere dinamizatzen ditu ekimenak; izan ere, egun horretarako egitarau oparoa antolatzen du Udalak herriko zenbait elkarte gastronomikorekin batera, eta merkatarien elkartearen laguntzarekin. Jaia antolatzen hasi zirenetik hona, hitzordu gastronomiko garrantzitsu bihurtu da herriko jaki tradizionala berreskuratzeko ekimen hau.

Aurtengo edizioa abenduaren 9tik 13ra luzatuko da:

Abenduaren 9an, ostiralean, eta jaiari hasiera emateko, Organo kontzertua eskainiko du Juan de la Rubiak Sortzez Garbiaren Basilikan, iluntzeko 20:00etan.

Abenduaren 10ean, larunbatean, Pintxo Bira deiturikoa izango da egun osoan zehar herriko merkatarien elkartearen eskutik. Pintxo bira honetan, ekimenari atxikitzen zaizkien tabernek buzkantza edo odolostez eginiko pintxoak eskaintzen dituzte.

Elorrio

Abenduaren 11n, igandean, odoloste txapelketa izango da. Txapelketa honen saridunak hautatzeko herri-dastaketa bat egiten da. Aurten, gonbidatutako lau harategitako produktuak dastatu ahal izango dira herriko lau elkarte gastronomikoetan. Herri dastaketan parte hartzeko, txartelak erosi behar dira egunean bertan Turismo bulegoan, eta elkarteetan odolosteak dastatu ondoren, 14:45era arteko epea izango dute herritarrek Turismo Bulegoan bertan gustuko odolostearen aldeko botoa emateko.

Abenduaren 13an, asteartea: odoloste-txapelketaren sari-banaketa egingo da Iturri Kultur Etxean, eguerdiko 13:30ean.

Hona hemen egitarau osoaren kartela:

buzkantza eguna 2022

Leave a Reply