fbpx Skip to main content

Durangaldeko Mitologia

Euskal Mitologiaren epizentroa da Durangaldea. Izaki berezi anitzen bizilekua aurki dezakezu gure eskualdean. Hemen, ibilbide bat proposatzen dizugu magiaz beteriko txokoetan barrena.

Mariren koba, Urkiolako Natur Parkea

Anbotoko Mari

Euskal Herriko Jainkosa edo Ama Lurra gorpuzten duen pertsonaia da Mari. Durangaldean, Anbotoko Mari bezala ezagutzen dugu, usteen arabera bere bizilekua Anboto mendian kokatzen den kobazuloan dauka eta. Tontorra estalita badago, jainkosa etxean dagoelako da. Haitz malkartsuetan gora joaten ausartuz gero, Anbotoko tontorrerako bidean aurki dezakete eskarmentudun mendizaleek Mariren koba.

lamia

Munebeko errota, Atxondo

Lamiak

Ahate edo oilo hankadun emakume ederrak dira Lamiak. Erreka bazterretan ematen dute eguna, beti uretik hurbil. Haien ile luzeak orrazten ez zebiltzenean beste hainbat egiteko zuten inguruko herritarrei mesedeak egin eta beste hainbat mesede ere eskatzen zituzten.

Atxarte, Urkiolako Natur Parkea

Gentilak

Kristau aurreko euskaldunen irudikapenak dira gentilak. Izaki erraldoiak, ezohiko indarra dute eta gaur egun gure parajeetan kokatzen diren trikuharri eta tumuluen eraikitzaileak izan zirela uste da. Haien denbora librean itzelezko harriak eta haitzak jaurtitzen zituzten jolas bezala edo etsaiak haien lurretatik usatzeko asmoz. Kristautasuna Durangaldera heltzeaz batera desagertu ziren gure lurretatik, baina Atxarteko koba eta haitz erraldoien artean bakanen bat bizi dela uste dute batzuek.

gentil

Urkiolako Natur Parkea

Urkiolako Santutegia

Antzinaroan ere leku sakratua zen Urkiolako Santutegia eraiki zuten tokia. Energia eta mistika handiko kokalekua izan da beti, Urkiolako Natur Parkean barrena euskal mitologiako pertsonaia guztiek izan dute bizilekua.

Mañariako San Martín baseliza

Jentilak

Mañariko auzoetan baseliza ugari topatuko ditugu mendi ibilbideak burutu bitartean. Giro magikoa duten auzo hauetan Euskal Mitologiaren kondaira asko eta askok kokaten dira. Izaki mitologiko askoek Urkiola Natur Parkeko mendiak, basoak eta bazterrak maite dituzte euren bizileku eta agertoki izateko. San Martin baselizaren ondoan, eta Untzillatz mendiaren magalean, kobazuloa topatuko dugu. Kondairak dionez, kobazuloaren ondoan diren harritzarrak, jentilak jaurtitakoak dira, eta kobazuloa bera jentilen etxea da. Jentilak ikaragarrizko indarra zuten izakiak ziren. Euskal Mitologiaren arabera, jentilek eraiki zituzten dolmenak eta trikuharriak.