fbpx Skip to main content
10 ezinbestekoak

02. Durango

Durango hiriak ondare historiko, artistiko eta arkitektonikoa aparta du. Durangoko alde zaharreko monumentuak bisitatuz historian zehar ibilbidea burutuko dugu.

Kulturaren erdigune ere bada Durango, askotariko ekitaldiz eta ekintzez beteak daude beti Durangoko asteburuak. Durangoko Azoka ospetsua ospatzen urtero abenduan eta euskal kultura eta euskalzaleen topagune bihurtzen da Durango.

Hainbat dira Durangon bisitatu ahal ditugun interesguneak: Kurutziaga Museoa eta Kurutziaga gurutzea, Lariz Dorre, jauregiak, Durangoko udalaren eraikina (XVIII. mendeko margolanak ditu aurrealdean), Tabirako San Pedro eliza (XVI), Frantziskotarren komentua (XVI), eta Landako Gune berria besteak beste.

01

Alde Zaharra

Alde Zaharrean bi eliza gailentzen dira: Santa Ana eliza eta Uribarriko Amaren eliza, biak aurrez aurre alde zaharretako kaleetan. Santa Ana eliza eraikin barrokoa da, izen bereko arkuaren ondoan kokaturik dagoena. Santa Ana arkua garai bateko Durango hiribilduko ateetako bat dugu.

Alde zaharraren beste aldean, Uribarriko Andra Mariaren eliza gotikoa dugu, Euskal Herrian estaldura handiko egurrezko atari bakanetakoa da. Uribarriko eliz-ataria betidanik izan da herriko aterpe eta bilgunea.

Durangoko Alde Zahar bizian giro ezinhobea aurkituko duzu pitxo batzuk jan eta gure gastronomia dastatzeko. Horrez gain, badaude gastronomiaz lotutako hainbat ekitaldi. Martxoan antolatzen den Ardo Saltsan delicatessen azoka, adibidez.

02

Santa Anako Arkua

Durangoko ikurrik nabarmenena da Santa Anako Arkua. Hiribildua inguratzen zuen harresiko sei arkuetatik zutik dagoen bakarra. Barroko estilokoa da, XVI.mendean eraikia eta XVIII.mendean luxuzko eran berdiseinatua.

Arrainaren eta Ardoaren ibilbidearen bitartez, Gaztelako erreinua eta Kantauriko kosta lotzen zituen Durangok, baita Bizkaia eta Gipuzkoa ere.

03

Andra Mariko Eleizpea

XV.mendean jada zutik zegoen Uribarriko Andra Mariaren basilika. Izugarrizko egurrezko eleizpea du basilikak, Euskal Herriko handiena. Goiko egitura egurrezkoa da eta 11 zutabek, 9 pilastrek eta basilikako bi hormek eusten dute.

Durangoko Bonbardaketan, eleizpea eta basilikako zatirik handienak ia osorik suntsituta geratu ziren. Gerra zibila eta gero egindako konponketen ondorio da gaurko basilika.

04

Kurutziagako Gurutzea

Gotiko estiloko taila gurutzea, XV.mende bukaeran eraiki zuten herexeak eta sorginak erre zituzten tokian, Kurutziagan. Monumentu Historiko-Artistikoaren kategoria du.

Ebanjelioaren ikuspuntutik gizakiaren historia kontatzen du, jatorrizko bekatutik betiko salbamenera iritsi arte. Pekatua eta zigorraren errepresentazioa ageri da gurutzearen beheko aldean, gero Eliza eta ebangelioa eta goiko aldean, ostera, salbazioa eta barkamena. Kurutzesantu museoan kokatuta dago, egun Durangoko Turismo Bulegoko egoitzan.

Durangon ikusi beharrekoak

  • Alde Zaharra

  • Lariz Dorrea

  • Udaletxea

  • Alde Zaharra

  • Kurutziagako gurutzea, Kurutzesantu Museoan

  • Arte eta Historia Museoa

  • Lariz Dorrea

  • Uribarri Andra Mariaren Basilika

  • Santa Ana Arkua eta eliza

  • Merkatu plaza

  • Udaletxea

< Aurrekoa

URKIOLA

Hurrengoa >

ELORRIO

Informazio gehiago