fbpx Skip to main content
10 ezinbestekoak

05. Arrazolako Bide Berdea

Luzera

10 kilometro

Iraupena

2 ordu eta erdi

Zailtasuna

Erraza

01

Trenbidearen bidea

Durango eta Arrazola lotzen zituen trenbide zaharraren bidetik igarotzen da Arrazolako Bide Berdea.

Apatamonasterio auzoan hasi eta Tope edo Errotabarri bezala ezagutzen den tokiraino doa. Bidean Martzaa eta Xantixako auzoak igaroko ditugu eta bertoko harrizko baserriak eta soro ederrak ikusgai izango ditugu.

02

Ibilaldi lasaia

Familian egiteko ibilbide ezinhobea da Arrazolako Bide Berdea. Baserri-eremuz inguratuta, Alluitz, Larrano eta Anboto mendien izugarrizko presentziak guztiz liluratuko zaitu ibilbide osoan zehar.

Atsedenleku ugari daude bidean, baita umeen jolaslekuak, tabernak eta jatetxeak. Amaieran Tope antzinako mehategiaren gunea ikus dezakegu eta, Arrazolatik, Anbotorako igoera has dezakegu baita ere.

03

Bizkaiko baserririk zaharrena

Bizkaiko baserri zaharrenetarikoa ere aurkitu dezakezu bidean. 1509. urteko inskripzioa dauka fatxadan.

< Aurrekoa

GARAI

Hurrengoa >

GEREDIAGA

Informazio gehiago