Durangaldea osatzen zuten 12 elizateen inguruko erabaki politikoak hartzen ziren Gerediagako Foru Zelaian eta gaur egun Europako Parlamenturik zaharrena osatzen du.
06. Gerediagako Foru Zelaia
01
Durangaldeko eraketaren ikur
Hartu eserleku bertan aurkituko dituzun 12 harrietako batean eta egin historian atzera!
02
Zin egiteko multzoa
San Salbador eta San Klemente ermitak, Foru Zelaiak, haritzak eta gurutze errenazentistak osatzen dute Gerediagako zin egiteko multzoa.
Foru Zelaian ikusten diren harrietan esertzen ziren eskualdea osatzen zuten elizateetako ordezkariak, bakoitzak botu banarekin. Hiribilduak, Durango eta Elorrio, ez ziren Merindadeko parte, noizbehinka soilik hartzen zuten batzar hauetan parte eta ‘14 herrien biltzarrak’ bezala ezagutzen ziren.
Gerediagako bitxikeriak
Ikuspegia
Urkiolako Natur Parkea eta eskualdeko mendi kutunenak diren Anboto, Alluitz eta Untzillatx.
Interpretazio Panelak
Gerediagako historia eta paisaiari buruzko informazioa.
Sorgina
Sorginaren eskultura Erdi Aroan emakumezkoek jasandako jazarpenaren oroimenez.
Ordutegia:
Neguan 10:00etatik 18:00etara
Udan 10:00etatik 20:00ak arte