Skip to main content
10 ezinbestekoak

08. Oiz Mendia

01

Bizkaiko erdialdean

Bizkaiko erdialdean kokatuta, historikoki garrantzia handiko mendia da Oiz, Bizkaiko batzarretarako deia egiten zen hemendik. Bere gailurra erraz ezberdintzen da Durangaldeko paisaian, eta tontorreko parke eolikoak Bizkaiko ikur bihurtu du. 

Kutsu mitologiko handia ere badauka Oizek, Anboto mendiarekin batera Mari jainkosaren bizileku baita.

02

Bizkaiko Balkoia

Izugarrizko ikuspegia aurkituko duzu Oiz mendiko tontorrera igo eta bertatik begiratuz gero. Alde batera Durangaldea eta bestera Lea-Artibaiko eskualdea dituzula, Kantauriko itsasoa ikusi ahalko duzu oskarbi dagoen egunetan.

03

Oiz historian

Historiaurrean oso atzera doa Oiz mendiaren historia. Trikuharri eta tumulo multzoak ageri dira bere maldetan, antzinaroan bertan abeltzaintzan jarduten zuten artzainen lekuko. Apurka-apurka beherantz egin zuten bertako bizilagunek, mendi magalean etxe multzoak eraikiz, Garaiko San Juan Momoitiokoak bezala.

Erdi Aroan Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia egiten zen bost mendietako bat da Oiz. Tontorrean sua piztuz eta adarrarekin soinua ateraz egiten zen dei batzarretara.

Oizera igotzeko bideak Durangaldetik: Garaitik, Berriztik eta Mallabiatik.

 

< Aurrekoa

MUNTSARATZ

Hurrengoa >

MIKELDI GR
turismo_logo
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.