09. GR 229 Mikeldi: Durangaldea auzoz auzo
86 kilometro eta 5 etapa
Iraupena
22 ordu eta erdi
Zailtasuna
Erraza
Etapak
Bost (etapen iraupena batez beste 4 ordu eta erdi)
Durangaldea oinez ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du Mikeldi GR 229 ibilbideak. Bost etapatan banatzen diren 86 kilometrok osatzen dute zailtasun erdiko ibilbide hau. Egunez egun Durangaldeko txoko izkutu bat aurkitzeko plan ezinhobea!
1. etapa: Durango-Atxondo
Durango-Mañaria-Gatzagieta-Atxarte-Sagasta-Axpe-Atxondo
Luzera: 22,3 kilometro / Iraupena: 7 ordu eta erdi
Izurtza eta Mañaria igarota, Urkiolako Natur Parkean barneratuko zara etapa honetan.
Erdi Aroko galtzadak, errotak eta baserriz inguratutako paisaiak zeharkatu eta Arrazolako Bide Berdean aurrera, erreka jarraituz Atxondoko Apatamonasterio auzora helduko zara.
2. etapa: Atxondo-Berriz
Atxondo - Elorrio - San Agustin Etxebarria - Berriozabaleta - Miotako gana - Leiz - Murgoitio - Berriz
Luzera: 9,5 kilometro / Iraupena: 3 ordu
Ibilbideko etaparik motzena eta biziena da 2.etapa. Arrazolako Bide Berdea, Etxezarretako San Agustin eliza famatua, inspirazio inkako Berriozabaleta iturria eta asagoko Leiz eta Zenita auzoak ezagutuko dituzu Atxondotik Berrizera bidean.
3. etapa: Berriz-Garai
Berriz - San Miguel, Zaldibar - Goierri - Zengotita - San Kristobal - Andikoa, Berriz - Garai
Luzera: 17,7 kilometro / Iraupena: 6 ordu eta 10 minutu
Markesaren jauregia ezagutuko duzu ibilbide honetan. Zaldibar eta Mallabiako auzoetan barrena Erdi Aroko baserriak eta paisaia ikusgarriak aurkituko dituzu.
Erreka eta ur jauzi txikiz inguratutako ibilbidean aurrera eginez, Sarria auzotik igarota Garain bukatzen da 3.etapa.
4. etapa: Garai - Amorebieta-Etxano
Garai - Maguma - Lasiar - Oromiño - Dudea San Miguel - Derandain - Amorebieta-Etxano
Luzeera: 20,2 km /
Iraupena: 6 ordu eta 45 minutu
Durangaldeko balkoia den Garaiko ikuspegiez gozatzeko aukera ederra izango duzu 4.etapa honetan.
Amorebieta-Etxanorarte eramango zaituen ibilbide honetan Trumoitioko antzinako kastroa, Etxeitako arte famatua eta Magumako galtzada zaharra zeharkatuko dituzu. Baso, pinu, baserri eta haize-errota anitz aurkituko dituzu Amorebieta-Etxanoko hiribildura heldu bitartean.
5. etapa: Amorebieta-Etxano - Durango
Amorebieta-Etxano - Belatxikieta - Betsuen - Gibela - Santa Luzia - San Andres - Durango
Luzeera: 21,2 km
Iraupena: 7 ordu eta 25 minutu
Durangaldeko bi hiribilduak lotzen ditu azken etapak: Amorebieta-Etxano eta Durango. Larre eta basoetan barrena Durangoko ikur den Mugarra mendira igoko zara ia-ia.
Santa Luzia auzoan beherantz zoazela ez galdu Neberondoko izotz fabrika zaharra ezagutzeko aukera! San Andreseko ermitan eskualdeko ikuspegi ederra mirestu eta Durangoko hiribilduan bukatzen da GR 229 Mikeldi ibilbidea.