fbpx Skip to main content
10 ezinbestekoak

03. Elorrio

01

Herri bizia

Bizirik dago Elorrioko herriko giroa, gastronomia dastatzeko aukera ezberdinez gain, kultura egitarau aberatsa eskaintzen du urte osoan. Kultur eta herri giroa aparta du Elorriok. Urtean zehar hainbat kontzertu eta antzerki ekitaldi antolatzen dira. Udan, Musikaire musika kalean eta urrian Errebonbiloen alardeak girotzen ditu kaleak.

Ez ahaztu ezin zarela Elorriotik joan Argiñetako Nekropoli ospetsua bisitatu gabe!

02

Elorrio historian zehar

1356.urtean eratu zen Elorrio, Etxebarriako San Agustin elizatearen lurretan. XVI-XVIII mendeen artean bere urrezko aroa bizi zuen Elorriok. 

Familia askok Ameriketako merkataritzan parte hartu zuten aberastasun handia ekarriz herrira eta garai horretan eraikitakoak dira gaur egun Elorrion aurki ditzazkezun jauregiak, armarriak eta Sortze Gabiaren basilika, Bizkaiko basilikarik handiena.

03

Armarrien herria

Garrantzi handiko multzo historiko-artistikoa dago Elorrion; jauregi, armarri, iturri eta gurutzeek hiribilduko kantoi oro apaintzen dute. Bizkaian armarri gehien dituen herria da, 69 hain zuzen.

Gurutzeak

Armarriekin batera aipatzekoa da Elorrioko gurutze multzoaren garrantzia, EAEko anitzena eta Europako zaharrenetarikoa da. 9 gurutze daude guztira Elorrion; Kurutziagako gurutzea da ederrena eta hornituena. Elorrio Berrio-Otxoatar Balendinen jaioterria da ere.

04

Argiñetako Nekropolia

Euskal Herriko hileta monumentu garrantzitsuenetakoa da Argiñetako nekropolia. VII eta IX mendeen artean eraiki ziren bertan ikus ditzakezun hilobi eta hileta monumentuak. 

Baina denak ez dira Argiñetakoak izatez. Retolaza parrokoak inguruko auzoetako nekropolietatik bildu eta Argiñetan elkartu zituen XIX.mendean.

05

Natura eta auzoak

Hiribildu historiko aberatsak aparte, Elorriok baditu baserri auzoak eta muinoak herriaren inguruan. Eta bertatik ibilbide ederrak burutu ditzakegu, Elorrioko Naturbideak jarraituz.

Elorrion ikusi beharrekoak

  • Argiñetako Nekropolia

  • Etxebarriako san Agustin

  • Harresiaren ate zaharra

  • Jauregiak eta armarriak

  • Gurutzeak

  • Berriozabaleta iturria

  • Tola Markesaren jauregia

  • Santa Ana komentua

  • Don Tello atea

  • Elorrioko Naturbideak

< Aurrekoa

DURANGO

Hurrengoa >

GARAI

Informazio gehiago