Bailarako eraikinik ikusgarriena da Muntsaratz Dorretxea. Bizkaiko familia boteretsuenetariko baten bizilekua izan zen Erdi Aroan zehar, Muntsaratz familiarena.
07. Muntsaratz Dorretxea
01
Dorretxea
Hasiera batean defentsarako dorretxe bezala eraiki zen eta XVI.mendean gotorlekuak egiteko debekua eta gero, jauregi-etxe bilakatu zuten.
02
Eraikinaren arkitektura
Bost solairu ditu Muntsaratz Dorretxeak eta solairu bakoitza funtzio baterako pentsatua dago: lehenengo solairuan kortak, bigarrenean sukaldea eta logelak, hirugarren eta laugarrenean etxebizitzak, eta azkenengo solairuan, galeriara ematen duena, lehortzeko eta elikagaiak gordetzeko tokia.
Eraikina sortu zenetik beti izan da familia ezberdinen bizileku. XVII.menderarte Muntsaratz familiaren gotorleku izan eta gero Guisasatarrak, Alllendetarrak, Elespetarrak eta Zengotitabengoatarrak izan zire bertan bizitzen, azkenik Azkaratetarrek 1977an bertatik alde egin zuten arte.
Oharra: Kanpotik ikus daiteke bakarrik. Barrutik ez da bisitagarri.
Informazio gehiago: www.abadiño.org
Muntsaratz Dorretxeko Bitxikeriak
Armarria
‘Izandako ospea zainduz bizi dira eta bizi ziren hauek’.
Mexiko
Fray Juan de Zumarraga Mexikoko lehen apezpikuaren ama jaio zen bertan.
Muntsaratz familia eta gero
Guisasatarrak, Alllendetarrak, Elespetarrak eta Zengotitabengoatarrak eta azkenik Azkaratetarrak 1977rarte.
Gaur egun
80ko hamarkadatik hona hainbat birgaitze lanketa egin ostean gaur egun Eusko Label elkartearen egoitza da.