fbpx Skip to main content
10 ezinbestekoak

01. Urkiolako Natur Parkea

01

Kondairaz eta magiaz betetako lekua

Haitz malkartsuek, baso amaigabeek eta edonor ahozabalik uzteko moduko mendilerro eta mendi tontorrek eratzen dute Urkiolako Natur Parkearen paisaia.

Basoetan animali basati anitz ezkutatzen dira: azeriak, basurdeak, sai arreak, orkatzak, katajinetak, azkonarrak, katazuriak, lepahoriak, lepazuriak… Ikusten zailak dira gehienetan, baina ibilbideetan barrera abenturatzen bazara, egin dezakezu topa hauetako batekin.

02

Urkiolako Santutegia

EAEko erdi-erdian kokatzen da Urkiolako Santutegia. Kristautasunaren aurretik ere leku sakratutzat zuten gure aitzindariek paraje hau, eta Santutegia noiz eraiki zen ezagutzen ez den arren, VIII-XI. mende bitartean eratu zela esaten da.

Atentzioa deitzen du Antonio Santuen Santutegiaren aurrean dagoen harriak. Inguruko biztanleek meteoritoa dela diote, baina burdin harria da. Ohitura zaharrak dio ezkongabeek haren inguruan bueltak emanez gero, senarra edo emaztea lortuko omen dute. Koplak ere horrela dio: “Aita San Antonio Urkiolakua, Aita San Antonio Urkiolakua, hamaika neska mutil uztartutakoa…”

03

Anboto Mendia

Urkiolako Natur Parkean aurkitzen diren mendi eta tontorren artetik aipatzekoa da Anboto, Durangaldeko mendirik garaiena eta aldi berean esanguratsuena. 1.331 metroko altura batekin, Urkiolatik, Atxartetik (Abadiño), Arrazolatik (Atxondo) eta  Aramaiotik (Araba) igo daiteke Anbotora. Hauek dira mendi lerroa osatzen duten beste mendiak: Anboto, Alluitz, Astxiki, Untzillatx, Mugarra, Saibi, Urtemondo eta Pagozelai.

Hamaika kondaira ezagutzen dira Anbotoren inguruan. Bertan aurkitzen da Mariren Koba, euskaldunon jainkosaren bizilekutzat jotzen dena eta mendi batetik bestera suzko bola erraldo baten bihurtuta bidaiatzan du gauean.

Hurrengoa >

DURANGO