Bere kokapen bereziari esker, Oiz mendiaren magalean, eskualdeko ikuspegi txundigarriez goza dekazezu bere atsedenguneetan geldialdi bat eginez.
04. Garai: Durangaldeko Balkoia
01
Durangaldeko balkoia
Bertotik, Durangaldeko mendilerroa ikusten da: Anboto, Durangaldeko haitzak eta Aramotz mendi lerroa. Horregatik esaten zaio Durangaldeko balkoia dela.
02
Xarmadun herria
Landa eta baserri eremuz inguraturik dago Garai eta margolari eta artista kostunbristen inspirazio gune izan da XX. mendean.
Herriko kaleetatik edo baserriak lotzen dituen bideetan barrena osteratxoa eginez naturak eskaintzen duen lasaitasunaz gozatu ahalko duzu. Ondo gorde dituzte garaitarrek ohitura zaharrak, folklorea eta dantza. Egun, Garaiko dantzariek Ezpatadantza, Gernikako Arbola dantza, Dantzari dantza, Agintariena eta Ikurrin dantza dantzatzen dute udaletxe plazan euren jai egun handietan.
Garain paseoa egin eta gero, bertoko jatetxeetan euskal gastronomiaz eta produktuez gozatzeko aukera ederra dugu.
03
Momoitioko Nekropolia
Azken urteetako aurkikuntzarik esanguratsuena izan da Garaiko Momoitioko Nekropolia. IX.mendean kokatzen dituzte ikerlariek nekropolia eta hilarriak.
Nekropolia osatzen duen San Juan Momoitiokoa baselizaren ondoan Tromoitioko gotorlekuaren arrastoak aurkitzen dira, zeina K.a. 1500.urtean kokatzen duten ikerlariek.
04
Etxeitako Artea
Zabalera handikoa eta oso urtetsua da Garaiko artearik famatuena. Herrikoek diotenez, 300 ardik osatutako artaldea sartu daiteke bere adapuru azpian!