10. GR 38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea
167 kilometro
Iraupena
42 ordu
Zailtasuna
Erraza
Etapak
Zortzi
Arabar Errioxa eta Kantauri itsasoko portuak lotzen dituen antzinako merkatarien ibilbidea da Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea. Durangoko hiribildua zen helmugarik nabarmenena. Bertan salgaiak trukatzen zituzten, Arabar Errioxatik zetorren ardoa eta Bermeoko portutik zekarten arrain gazitua.
Durangaldetik ibilbide honetako 5. eta 6. etapak igarotzen dira.
5. etapa: Otxandio-Durango
Luzera: 20 kilometro /
Iraupena: 5 ordu
Otxandiotik irten eta Urkiolako Natur Parkean barrena egiten du ibilbide honek.
Urkiolako Santutegia eta hiru gurutzeak zeharkatuz eta bere ikuspegiaz gozatuz. Mañariako landa paisaia ezagutu eta Durangon bukatzen da ibilbidea Tabirako San Pedro elizan. Urkiolako Natur Parketik igarotzen da ibilbidearen etapa eder hau. Natur Parketik pasa eta gero, Mañari eta Izurtzako lurrak gurutzatzen ditu Durangora iritsi arte.
6. etapa: Durango-Gernika
Luzera: 27,4 kilometro /
Iraupena: 6 ordu
Durangaldeko baserri alde eta muino txikietan aurrera eginez Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren ateraino eramango zaitu ibilbide honek. Durangotik Iurreta, Garai eta Berrizko lurrak igarotzen ditu Durangaldean, Maumeko atera iritsi arte, Busturialdeko lurretan barrena Gernika edo Bermeora iritsi arte.
Iurretako Goiuria auzo ezaguna eta Garaiko San Juan Momoitioko nekropolia igaro eta Askakurutzeko tontortxoan Gernikako ikuspegi ederra aurkituko duzu. Bertatik aldapan behera eginez Gernikan bukatzen da ibilbidea.
Ibilbide honek Durangaldean bide gurutzea egiten du. Alde batetik, Busturialdera hartu ahal dugu bidea, Bermeo edo Gernikara. Baita ere, Lea-Artibaira jo ahal dugu, Lekeitioko edo Ondarroako portuerata iritsi arte, Lea Ibilbidea jarraituz.