Natur Ibilbideak Urkiolatik
Urkiola Durango GR 38
13,9 km
Iraupena
4 ordu
Zailtasuna
Erraza
Etapak
1
Zeharkaldi polit honek Durangaldeko hiriburua bere altxor natural baliotsuenarekin lotzeko aukera ematen digu: Urkiolako Parke Naturala. Urkiolako gainean txangoa hastea proposatzen dizugu, eta horretarako aukerarik onena Durangotik bertatik autobus bat hartzea da. Santutegiaz eta inguruko mendi lotsagabeez gozatu ondoren, San Martin ermitatik MaÒarira doan bide tradizionaletik jaitsiko gara, GR 38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko arrasto gorri eta zuriei jarraituz. Izurtzara iritsi aurretik espaloia utzi eta eskuinera joko dugu Lexartza eta Etxano auzoetatik. Erdi Aroko hiribilduaren jatorria den Tabiratik sartuko gara Durangora. Alde Zaharreko etapa amaitu baino lehen, Arte eta Historia Museoa bisitatzea proposatzen dizugu.
Interes botanikoa
Pagadi lepatuak
Santutegiaren inguruetan pagadi lepatuak ezagutzeko modurik errazena daukazu. Pagoen adarrak inausteko modu berezi honek argimutilaren forma karakteristikoa hartzea eragiten du.
San Martin ermitako ehun urtetik gorako gaztainondoak
San Martin ermitaren ondoan, ehun urtetik gorako gaztainondo batzuk daude. Bere itxura eta aintzinekotasunaz gain, gaztainondo hauetako batzuk benetan bitxiak dira: baten barruan urki handi bat hazi da eta beste bat erditik apurtu egin du konifera handi batek.
Arte apartak Etxanon
Baserri-auzo txiki honetan, arte zahar batzuk ikusiko ditugu.
Pinondo plazako zuhaitz apartak
Jauregi indiano bateko lorategi pribatu zahar hau gaur egun parke publiko bat da. Bertan “erraldoi berde” batzuk nabarmentzen dira, hala nola Libanoko zedro bat, Atlaseko zedro bat eta Sekuoia handi bat.
Uresandiko presa eta ur-jauzia
Gure trazaduratik gertu, Izurtza parean, presa polit eta ur-jauzi hau dago, MaÒaria ibaiaren gainean dagoen galeria-baso trinko baten itzalpean.