fbpx Skip to main content
Gastronomia

Michelin izardun Durangaldea

Michelin izardun Durangaldea_Boroa jatetxea

Gure eskualdea goi mailako turismo gastronomikoaren jomuga bihurtu da azken urteetan. Ez da harritzekoa. Durangaldeak eskaintzen dituen jatetxe-aukerak munduko onenen artean daude. Bizkaian dauden 11 Michelin izardun jatetxeetako bi eskualdean bertan ditugu, eta goi mailako sukaldaritza aipatzen denean, gure izena ere aipatzen da.

1. Etxebarri

Sukaldaritza teknikarik zaharrena gorenera eramaten jakin du Bittor Argizonizek bere erretegian, eta horrekin lortzen du bisitariek gure errorik antzinakoenekin bat egitea, hunkitzeraino. Sua bizitza bihurtu eta hainbat eta hainbat sari eta aipamen irabazi ditu.  Michelin izar baten jabe da 1972 urteaz geroztik, eta munduko hirugarren jatetxerik onena izendatu berri dute The 50 Best zerrendan.

etxebarri jatetxea

Etxebarri jatetxea munduko helmuga gastronomiko erakargarrienetakoa da. Euren hitzetan, egur motetan, suan, txingarretan eta keen lorratz usainduan oinarritutako sukaldaritzari eusteko, mahaikideen kopurua mugatua da, aldiko 30 lagun baino ez.

Michelin izardun durangaldea_Etxebarri erretegia

Jatetxea baserri eder batean kokatuta dago, eskualdeko inguru ederrenetako batean. Biziko den esperientziaren osagarri ezin hobea.

Michelin izardun durangaldea_Etxebarri erretegia kanpotik

Argazkia: Guía Repsol

 

Kokapena: San Juan plaza, 1 – Axpe auzoa, Atxondo

Kontaktua: 946583042

Webgunea: www.asadoretxebarri.com

2. Boroa

Naturaz inguraturiko paradisu gastronomikoa dela diote, eta misiotzat dute bezeroa gozaraztea. 2008. urteaz geroztik dute Michelin izarra jakietan erakutsitako sormenagatik eta bertako produktuak ezin hobeto erabiltzeagatik, eta konpromiso horri eustea izan dute helburu ordutik.  Kokapenak berak eta jatetxeko upategiak ezin perfektuago bihurtzen dute jatearen esperientzia.

Michelin izardun Durangaldea_Boroa

Boroa jatetxean bereziki zaintzen dute bezeroekiko tratua, esperientzia gastronomiko paregabea bizitzeko zaindua. Boroan, janaria ez ezik arreta ere luxuzkoa da.

Michelin izardun Durangaldea_Boroa jatetxea

Ametsetako inguru batean kokatua dago Boroa jatetxea, XIII. mendeko baserri batean, eta bertako sukaldean artea sortzen dute.

Michelin izardun Durangaldea_Boroa jatetxea_baserria

Kokapena: San Pedro de Boroa, 11 – Amorebieta-Etxano

Kontaktua: 946734747

Webgunea: www.boroa.com

EUSKADI GASTRONOMIKAKO DURANGALDEKO JATETXEAK

Goi mailako eskaintza ez da hor amaitzen, ordea, Euskadiko kalitateko gastronomia eskaintza biltzen duen Euskadi Gastronomika markaren barruan daude eskualdeko beste sei jatetxe ere.

Lana, sormena, eginahala eta gainditzeko grina ditu ezaugarri Jauregibarria jatetxeak. Zaporeen fusioa gorenera eramana.

Uxarte sagardotegi tradizionala da, baserrian bertan bertako sagarrekin egindako Euskal Sagardoa eskaintzen dute. Betiko sukaldaritza, tradizioaren esperientzia bizitzeko.

Ohiko euskal baserri ikusgarri batean kokatua, eta ametsetako inguru zoragarri batean, jatearen esperientzia ahaztezin bihurtuko zaigu jatetxe honetan.

1968an hasi zen jarduera baten ondorengoak dira Kobikan, euskal gastronomiari eskainitako belaunaldiak, tradizioan eta autore sukaldaritzan oinarrituta, sorkuntzen originaltasuna dute ezaugarri.

Kalitateko jakiak paregabeko kokapen batean gozatzeko aukera eskaintzen du Ikuspegi jatetxeak. Bertatik eskualdearen ikuspegi zoragarria gozatu ahal izango dugu.

“Betiko euskal sukaldaritza ukitu berri batekin nahasirik” horixe eskaintzen dute Aboiz jatetxean, garaiko produktuak sukaldaritza tradizionala eta berria uztartuz.

Eta gure planekin bat datorren bestelako eskaintzaren bat aukeratu nahi izanez gero, catering zerbitzua ere badago eskualdean: 

Saltsan catering zerbitzua da. Bertan elaboratutako produktuak eros daitezke, edo, aukeran, haiek prestatuko digute behar duguna: ospakizun bat, bilera bat edo ekitaldi bat.

Leave a Reply