
Durangaldea Mahasti Artean jaialdiaren zazpigarren edizioaren eszenatoki nagusi bihurtu zen asteburu honetan, irailaren 11tik 13ra. Bizkaiko Txakolina JDBk, aurten, Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak antolatutako jaialdia da, eta aurreko edizioetan Bakio, Urdaibai, Txorierri, Enkarterri edo Gorbeialdea zeharkatu ondoren, lehen aldiz iritsi zen eskualdera, egitaraua hiru gunetan banatuta: Etxanojauregi mahastia Amorebieta-Etxanon, Solatsu Telleria gune historikoa Elorrion, eta Durangoko Merkatuan..
Ostiralean, hilaren 11n, Mahasti Komediarekin abiatu zen jaialdia, Etxanojauregi mahastian: María Cruickshankek bakarrizketa eskaini zuen, eta umorearen bidez eguneroko egoerak, emakumeek jasotzen duten tratua eta gizarteak ezarritako presioak landu zituen, txakolin dastaketa, Idiazabal gazta eta taloa lagun izanik. Larunbatean, 12an, goizez Elorriora aldatu zen jarduera, Mahasti Yogarekin, Miren Mentxakak, IZAKI Yogakoak, zuzendutako saioarekin, eta arratsaldez-gauez Amorebieta-Etxanoko mahastira itzuli zen atal musikalerako, Aiora & Piti (Zea Mays taldekoak) eta Arima Soul taldeen emanaldiekin.
Itxiera igandean, 13an, iritsi zen, Mahasti Gourmet – Durangoko Zaporeak eta Historiarekin: Durangon zeharreko ibilaldi gidatu batekin hasi zen, Bikandi Txakolinaren mahastiari eta upategiari begiratzeko geldialdia eginez, eta Durangoko Merkatuan amaituz, non Saltsanekoek, gertuko lau gutizia prestatu zituzten beste hainbeste txakolinekin bustiz.
Zazpigarren edizio honekin, Mahasti Artean berriro ere erakusleiho bihurtu da paisaia atlantikoa, bertako kultura eta gertuko gastronomia sustatzeko, lehen mailako aisialdi esperientzien bidez, oraingoan Bizkaiko txakolinaren mundua Durangaldera hurbilduz.







