fbpx Skip to main content

Zaldibar

Muino txikiz inguratuta, gaur egun bere industria ehunaz eta ondare historikoaz harro dagoen herria da Zaldibar. Gipuzkoarekin egiten du muga eta Bizkaiko bainuetxea izan zen XIX.mendean zehar.

Han hemen barreiatutako baserriek osatzen dituzte Zaldibarko auzoak. Baserriak antzinakoak dira eta kare harriz eta egur landuaz eraiki ziren.

Zaldibar udalerriak ondare artistiko eta historiko aberatsa du. Eraikin esanguratsuenen artean San Andres eliza azpimarratzekoa da. Jatorrian eliza erromanikoa zen (XIII), Erdi Aroko elementu gotikoak gordetzen ditu, eta baita XVII eta XVIII. mendeko elementuak ere. Ondare erlijiosoaren Zaldibarko beste altxorra XVII. mendeko Kalbario ederra aurkituko dugu Zaldibarren. Harrian maisuki landutako Kristoren nekaldiak irudikatzen dira.

Bestalde, arkitektura zibilari dagokionez, Zaldibarko baserriak ikusgarriak dira, eta hauen artean aipamen berezia merezi dute dorretxeek, Zaldua (XV), Garitaonandia (XVII), eta Eitzagakoak (XV), esaterako.

Hala ere, Zaldibarko paisaien edertasuna, bertako klima osasungarria, giro atsegina, lasaitasuna eta zaldibartarren abegi ona bizirik diraute. Zaldibarko muinoetatik Durangaldeko mendien ikuspegiak ederrak dira. Zaldibartik Anboto mendi magikoa eta Oiz izugarria ikusteko aukera izango ditugu.

Mendizaleak eta ibiltariak Zaldibarko auzoetan barrena osteratxo eta ibilbide atseginak burutzeko aukera dute. ibilbideak eskaintza ederrak dira natura, euskal paisaia eta kirola maite dutenentzat. Ibilbide txiki hauek Zaldibartik Elorriora auzoz auzo joateko aukera ematen digu.

ZALDIBARREN IKUSI BEHARREKOAK

Eitzaga Dorrea

Kalbarioa

Hauek ere ikusgai

  • San Andres Eliza

  • Eitzaga Dorrea

  • Zaldua Dorrea

  • Santa Marina-Santruan Ibilbidea

Informazio gehiago

Zaldibarko Udala

< Aurreko herria

MAÑARIA