Mañariko Hontza Museoa Bizkaian dagoen Zientzia Naturalen museo bakarra da.
Mañaria herri ederra da. Mugarra eta Untxillatz kare harrizko mendien itzalean kokatuta dagoen herria da. Mañaria ibaiaren haranean dago eta Urkiolako Natur Parkearen atea da Mañaria herria.
Historiaurrean Mañariko lur eta kobazuloetan animali zein gizakiak bizi izan ziren, historialariek bertan topatu dituzten aztarnen arabera. Askondoko kobazuloetan aztarna neolitikoak aurkitu dituzte adituek, bai eta leize-hartzen aztarna ugariak ere.
Mañariko baserriek herriaren ondare zibila biltzen dute. Armarridun baserri asko topatuko ditugu Mañarian auzoetan. Mañariko Jasone Andra Mari eliza dute bertan herriko eraikinik ikusgarriena. Eliza XVI. mendeko eliza da. Eliz barruan azpimarratzekoa da rococo estilodun egurrezko organoa famatua.
Mañariko auzoetan baseliza ugari topatuko ditugu mendi ibilbideak burutu bitartean. Giro magikoa duten auzo hauetan Euskal Mitologiaren kondaira asko eta askok kokatzen dira. Izaki mitologiko askok Urkiola Natur Parkeko mendiak, basoak eta bazterrak maite dituzte euren bizileku eta agertoki izateko. San Martin baselizaren ondoan, eta Untzillatz mendiaren magalean, kobazuloa topatuko dugu. Kondairak dionez, kobazuloaren ondoan diren harritzarrak, jentilak jaurtitakoak dira, eta kobazuloa bera jentilen etxea da. Jentilak ikaragarrizko indarra zuten izakiak ziren. Euskal Mitologiaren arabera, jentilek eraiki zituzten dolmenak eta trikuharriak.
Mañaria udalerri txikia da, baina bertako giroa paregabea da. Herria bisitatu ondoren bertoko taberna eta jatetxeetan Durangaldeko gastronomiaz gozatzeko aukera izango dugu.
MAÑARIAN IKUSI BEHARREKOAK
Hontza Museoa
Baselizak
Hauek ere ikusgai
-
Jasone Andra Mari Eliza
-
Elizako Organoa
-
Mugarra eta Untzillatx mendia