fbpx Skip to main content

Iurreta

Tradizioz beteriko herria dugu Iurreta. Bere erdigunea bi zonaldetan zatikatua dago, bata Durango ukitzen eta bestea errepidearen bestaldean. Baserri kultura aberatsa du eta nabarmentzekoa da herritarren elkarlana.

Iurreta Durangaldeko ekialdeko herribildua da, Ibaizabal bailaran kokatutakoa. Iurretatik eskualdeko ikuspegi ederrak ditugu. Iparraldera Oiz mendia dugu aurrez aurre; eta hegoaldera Anboto mendia eta Aramotz mendi lerroa.

Iurretako udalerria herrigune jendetsuak eta landatar auzoak osatzen dute. Landatar auzoak antzinako kofradien eraketari eusten diote.

Iurretako lurretan gordetzen den ondare historikoa, arkitektonikoa eta erlijiosoa oso ugaria eta aberatsa da. Arkitektura zibilaren harri bitxiak baserriak dira. Hauetaz gain, herriko plazan Goikola jauregia nabarmentzen da. XVII. mendeko eraikin ederra, gaur egun Iurretako udalaren egoitza da.

Iurretako baserri auzoetan, antzinako 10 baseliza topatuko ditugu. Euren artean azpimarratzekoa da Goiuriako Andra Mari baseliza. Baselizaren atariak leiho eder berezia du, arkitektura mozarabiar estiloduna, prerromanikoa XI. mendekoa.

Baina Iurreta udalerriko harribitxi arkitektonikoa San Migel Arkanjeluaren eliza barrokoa da, XVIII. mendeko eta kanpandorre rococoa XIX. mendekoa.

Bestalde, Iurreta udalerri bizia eta aktiboa da. Iurretako kaleak girotsuak dira, eta herritarrak abegikorrak dira. Herriak urtean zehar gizarte, kirol eta kultura ekimen antolatzen ditu. Iurretako bizilagunek gogotsu zaintzen eta ospatzen dituzte euren ohitura eta folklorea. Iurretako auzoetako jaietan erromeriak, herri-kirolak eta Dantzari dantza bezalako euskal dantzek garrantzi berezia izaten dute.

IURRETAN IKUSI BEHARREKOAK

Goiuriko ikuspegia

San Miguel Eliza

Iurretako plaza

Hauek ere ikusgai

Informazio gehiago

Iurretako Udala

< Aurreko herria

GARAI

Hurrengo herria >

IZURTZA