Garai: Durangaldeko Balkoia
01
Xarmadun Herria
Bere kokapen bereziari esker, Oiz mendiaren magalean, eskualdeko ikuspegi txundigarriez goza dekazezu bere atsedenguneetan geldialdi bat eginez.
02
Herri txikia
Landa eta baserri eremuz inguraturik dago Garai.
Herriko kaleetatik edo baserriak lotzen dituen bideetan barrena osteratxoa eginez naturak eskaintzen duen lasaitasunaz gozatu ahalko duzu.
03
Momoitioko Nekropolia
Azken urteetako aurkikuntzarik esanguratsuena izan da Garaiko Momoitioko Nekropolia. IX.mendean kokatzen dituzte ikerlariek nekropolia eta hilarriak.
Nekropolia osatzen duen San Juan Momoitiokoa baselizaren ondoan Tromoitioko gotorlekuaren arrastoak aurkitzen dira, zeina K.a. 1500.urtean kokatzen duten ikerlariek.
04
Etxeitako Artea
Zabalera handikoa eta oso urtetsua da Garaiko artearik famatuena. Herrikoek diotenez, 300 ardik osatutako artaldea sartu daiteke bere adapuru azpian!
Informazio gehiago