fbpx Skip to main content

Elorrio

01

Herri bizia

Bizirik dago Elorrioko herriko giroa, gastronomia daztatzeko aukera ezberdinez gain, kultura egitarau aberatsa eskaintzen du urte osoan.

Ez ahaztu ezin zarela Elorriotik joan Argiñetako Nekropoli ospetsua bisitatu gabe!

02

Elorrio historian zehar

1356.urtean eratu zen Elorrio, Etxebarriako San Agustin elizatearen lurretan. XVI-XVIII mendeen artean bere urrezko aroa bizi zuen Elorriok. 

Familia askok Ameriketako merkataritzan parte hartu zuten aberastasun handia ekarriz herrira eta garai horretan eraikitakoak dira gaur egun Elorrion aurki ditzazkezun jauregiak, armarriak eta Sortze Gabiaren basilika, Bizkaiko basilikarik handiena.

03

Armarrien herria

Garrantzi handiko multzo historiko-artistikoa dago Elorrion; jauregi, armarri, iturri eta gurutzeek hiribilduko kantoi oro apaintzen dute. Bizkaian armarri gehien dituen herria da, 69 hain zuzen.

Gurutzeak

Armarriekin batera aipatzekoa da Elorrioko gurutze multzoaren garrantzia, EAEko anitzena eta Europako zaharrenetarikoa da. 9 gurutze daude guztira Elorrion; Kurutziagako gurutzea da ederrena eta hornituena.

04

Argiñetako Nekropolia

Euskal Herriko hileta monumentu garrantzitsuenetakoa da Argiñetako nekropolia. VII eta IX mendeen artean eraiki ziren bertan ikus ditzakezun hilobi eta hileta monumentuak. 

Baina denak ez dira Argiñetakoak izatez. Retolaza parrokoak inguruko auzoetako nekropolietatik bildu eta Argiñetan elkartu zituen XIX.mendean.

Elorrion ikusi beharrekoak

  • Berriozabaleta iturria

  • Tola Markesaren jauregia

  • Santa Ana monastegia

  • San Agustin eliza

  • Don Tello atea

< Aurreko herria

DURANGO

Hurrengo herria >

GARAI

Informazio gehiago