Durangoko Alde Zahar bizian giro ezinhobea aurkituko duzu pitxo batzuk jan eta gure gastronomia daztatzeko.
Durango
01
Eskualdeko burua
Kulturaren erdigune ere bada, askotariko ekitaldiz eta ekintzez beteak daude beti Durangoko asteburuak. Zatoz Durangoko giroaz gozatzera!
02
Santa Anako Arkua
Durangoko ikurrik nabarmenena da Santa Anako Arkua. Hiribildua inguratzen zuen harresiko sei arkuetatik zutik dagoen bakarra. Barroko estilokoa da, XVI.mendean eraikia eta XVIII.mendean luxuzko eran berdiseinatua.
Arrainaren eta Ardoaren ibilbidearen bitartez, Gaztelako erreinua eta Kantauriko kosta lotzen zituen Durangok, baita Bizkaia eta Gipuzkoa ere.
03
Andra Mariko Eleizpea
XV.mendean jada zutik zegoen Uribarriko Andra Mariaren basilika. Izugarrizko egurrezko eleizpea du basilikak, Euskal Herriko handiena. Goiko egitura egurrezkoa da eta 11 zutabek, 9 pilastrek eta basilikako bi hormek eusten dute.
Durangoko Bonbardaketan, eleizpea eta basilikako zatirik handienak ia osorik suntsituta geratu ziren. Gerra zibila eta gero egindako konponketen ondorio da gaurko basilika.
04
Kurutziagako Gurutzea
Gotiko estiloko gurutzea, XV.mende bukaeran eraiki zuten herexeak eta sorginak erre zituzten tokian, Kurutziagan.
Pekatua eta zigorraren errepresentazioa ageri da gurutzearen beheko aldean, gero Eliza eta ebangelioa eta goiko aldean, ostera, salbazioa eta barkamena.
Durangon ikusi beharrekoak
-
Alde Zaharra
-
Lariz Dorrea
-
Udaletxea