Berriz
Berriz
Oiz mendiaren hego magalean kokaturik dago Berriz eta oso ezaguna izan da beti bere produktu eta gastronomiagatik: Berrizko Txuleta probatzera etorri behar zarete! Baina gastronomiaz gain, baditu Berrizek hainbat elementu eskaintzeko: natura, lasaitasuna, baserriak, eta baserri giroko auzoak. Berrizen ermitak, baserriak, antzinako burdinolak, errota zaharrak, eta besteak beste topatuko ditugu. Hauetako errota zahar batzuk XX. mendean zentral elektrikoan bihurtu zituzten eta bertan garai hartako tresneria gordetzen da oraindik ere. Berrizko baserri auzoetan kare harrizko baserriak, leinu etxeak eta dorre-etxeek liluratuko gaituzte. Auzo hauetan gaur egun ere baserritarrek ganadua hasten dute eta fruitu zein barazki ederrenak ekoizten dituzte bertan. Berrizko ondare historikoa erabat aberatsa da. Elementurik esanguratsuenak Iturzuriagako dolmena, Ipiñarrietako tumuluak, Andikona ermita (XVI), Joan Bataiatzailearen eliza (XVI), Lariz dorre-etxea eta Isunza baserria dira, besteak beste. Ondare historikoaz gain, Berriz udalerri oso dinamikoa da, kultura, kirol zein gizarte arloetan. Oiz mendiaren magaletan naturaz, mendiaz, gastronomia apartaz, Durangaldeko ondare historikoaz, euskaraz eta euskal kulturaz gozatu nahi izan ez gero, Berriz da zuen helmuga. BERRIZEN IKUSI BEHARREKOAK
Hauek ere ikusgai
Informazio gehiago