Atxondon kokatuta dago munduko Erretegirik onenetakoa, Bittor Arginzoniz sukaldari maisuaren Asador Etxebarri, hain zuzen ere. Erretegi honek Michelín izar bat dauka.
Atxondoko bailaran baserriak landatar auzoetan sakabanaturik daude. Gure arbasoek kare harriz eta egurrez baserri ikusgarri sendoak eraiki zituzten Atxondoko auzoetan. Mendeak mende, oraindik ere tinko zutik eta harro eusten dute. Arrazola auzoko Ollargan baserria, esaterako, XVI. mendearen hasierakoa da. Zutik dirauen Bizkaiko baserririk zaharrenetakoa da. Aipatzekoa da baita ere Zearreta baserria, XVII mendekoa eta barroko estilokoa.
Atxondoko paisaia bukolikoa da, magikoa. Euskal Herriko bailararik ederrenetarikoa da Atxondo. Bertan, historiaurreko aztarnak topatuko ditugu, mitologiaren kondairak entzungo ditugu, bandokideen guduen berri izango dugu. Arrazola auzoan jadea eta kobrearen meategiak topatuko ditugu, baita ur-errota zaharrak, baso ederrak, artzain jakintsuak, mendi garaiak eta meategietako tren zaharraren oroipena ere.
ATXONDON IKUSI BEHARREKOAK
Arrazola auzoa
Axpe auzoa
Arrazolako bide berdea
Hauek ere ikusgai
-
Anbotorako igoera
-
Tope Mehategien gunea
-
San Pedro Eliza (Apatamonasterion)
-
San Martin eliza (Martzaan)
-
San Migel eliza (Arrazolan)