Nekazal auzoetan baserrien giroaz eta bizitzaz ikasi eta goza dezakegu. Abadiñon Bizkaiko baserri ikusgarrienak ikusiko ditugu, maisuki hare-harriz eta zurez egindako etxe erraldoiak.
Abadiñoko kaleetan zehar paseatu bitartean, balore historiko eta artistikodun eraikin ederrak topatuko ditugu. Herriko jatetxe zein tabernetan betiko euskal gastronomia dasta dezakegu, baita sukalde berritzaileak eskaintzen dituen plater goxoenak probatu ere.
Abadiñarrek gogotsu gordetzen dituzte euren ohitura zaharrak eta folklorea. Abadiñok historian zehar tradizio herrikoi aberatsak garatu ditu, eta jai eta egun berezietan auzoetan hauek erakusten dituzte auzotarrek.
Historiaurreko garaietatik gizaki taldeak bizi izan dira Abadiñoko lurretan. Abadiñoko kobazulo ezagunenetan Bolinkoba, Oialkoba, Astakoba eta Albiztein historiaurreko aztarnak aurkitu dituzte ikerlariek.
ABADIÑON IKUSI BEHARREKOAK
Urkiolako Natur Parkea
Gerediagako Foru Zelaia
Muntsaratz Dorretxea
Astolako Etxea
Hauek ere ikusgai
-
Atxarteko Eskalada Gunea
-
Lanrringaneko haize-errota