
1. PLANA
Urkiolako Parke Naturalean kirola egitea esperientzia hutsa da! Aukeratu zure modurik gustukoena eta murgildu paisaia ikusgarri honetan.
Zure abenturaren eszenatoki perfektua da Urkiola. Pagadietatik korrika egin, bideetatik galdu, orientazioa praktikatu edo tontorretako ikuspegi harrigarriak miresteko aukera guztiak zure esku daude bertan.
Zein da zure hurrengo erronka? ZATOZ URKIOLAKO PARKE NATURALERA!
2. PLANA
Familiarekin edo lagunekin egiteko plan ezinhobea. Belaze baserrian, baserritar ogibidearen nondik norakoak, iragana eta oraina ezagutzeko aukera izango duzue baserriaren, baratzearen eta ukuiluaren arteko ibilbide aktibo baten bitartez. Landa-bizitza sentitzeko eta gozatzeko esperientzia, zentzumen guztien bitartez. Beraien produktu sortaz ere gozatu ahalko duzue
Eguna borobiltzeko, murgildu Arrazolako bide berdearen ibilbidean. Ibilaldiak lasaitasunaren eta edertasunaren arteko oreka aurkitzen laguntzen du, errekak, mendi eta ur-jauzi artean.
Naturaren eta kulturaren arteko bidaia honetan, inguruaren magia bere osotasunean sentituko duzue.
3. PLANA
Familia guztiarentzako plan baten bila bazabiltza, Durangaldea da zure lekua.
Durango eta Izurtza arteko mugan hasiko dugu eguna, eta berehala murgilduko gara GR38an, ardoa eta arrainaren ibilbidean.
Bidea jarraituz, Mañarierrekaren aldamenera iritsiko gara, Izurtzako presa zaharretik pasatu eta Mañaria herrira arteko bidea erreka bazterretik egiteko.
Harrobi artetik sartuko gara Mañariako plazara, herriaren erdigunera. Angurreta Harrobia Arte Espazioa da herriak duen harrobi bereziena. Harrizko lorategia deritzonak, Tanadori Yamaguchi artistaren sinadura darama, Victor Arrizabalagaren gidaritzapean.
Zatoz Durangaldera!






