Skip to main content
Azokak

Durangoko Merkatua: iragana, oraina eta etorkizuna batzen dituen gunea

Durangoko Merkatua herriko espazio esanguratsuenetako bat izan da urte luzez. Historian zehar, Durangok merkataritza-izaera handia izan du, eta aspaldidanik izan dira azokak eta salerosketa jarduerak udalerriko plazetan. Baserritarrek eta inguruko ekoizleek bertan saltzen zituzten beren produktuak, batez ere elikagai freskoak, eta merkatua ez zen soilik erosketarako lekua: harremanetarako, berriak partekatzeko eta komunitatea sendotzeko topagunea ere bazen. 500 urtetik gorako historia duen gune honek Durangoko bizimodu komertzial, sozial eta kulturalaren erdigune izateko apustua egin du.

Denborak instalazioetan eragin du, erabilera gutxitzeaz gain, berritu beharrean egon dira. Horren aurrean, Merkatuaren eraberritze integrala bultzatu du Durangoko Udalak.  Berrikuntza lanak amaituta, joan den azaroaren 8an zabaldu zen berriro garai berri bati ekiteko. Durangoko Merkatua espazio moderno, irisgarri eta funtzional bihurtuta ageri zaigu, baina bere izaera tradizionalari eutsiz. Berrikuntza honen helburuak espazioa modernizatzea, ohiko merkataritza funtzioa sustatzea eta, azkenik, herritarren elkargune izango den espazio erakargarri eta dinamikoa sortzea, bertan askotariko jarduerak gauzatu ahal izateko.

merkatua

Herritarren topagune

Gaur egun, merkatuak hamaika postu inguru ditu, baina hainbat jarduera eta ekimen gauzatzeko erabilera anitzeko espazio bat ere atxiki zaio. Postu horietan nagusiki tokiko eta gertuko produktuak eskaintzen dira: haragia, hestebeteak, barazkiak, kontserbak, ogia edo bestelako elikagaiak, kafetegia.

Merkatua egunero egongo da zabalik goizeko 8:30etik iluntzeko 21:00etara, eta salmenta jardueraz gain, bertan tailerrak, ekitaldi gastronomikoak, kultura-jarduerak eta abar antolatuko dira.

Askotariko jarduerak

Durangoko Merkatuak dinamikotasuna du ezaugarrietako bat, eta horren adierazle dira dagoeneko antolatuta dauden jarduerak, merkatua aisialdirako eta ikasketarako gune ere izan dadin.

Elikadurarekin eta bizi estilo osasuntsuarekin loturiko zenbait ikastaro ere antolatu dira, hala nola urdaiazpikoa mozteko ikastaro bat, ozpinetakoak prestatzeko ikastaroa, erosketa adimentsurako, edota, gosari osasungarriak prestatzeko tailerra.

Durangoko Merkatuak iraganeko merkataritza-ohiturak eta gaur egungo beharrak uztartzen dituen espazioa izan nahi du, Tradizioa eta berrikuntza, merkatuak, berriro ere, herriaren bihotzean eta durangarren eguneroko bizitzan lekua har dezan.

Leave a Reply

turismo_logo
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.