Durangaldea: gure eskualdea
Euskalduna eta
Baserri girokoa
Bizkaiko ohituren eta bizimoduaren adierazle ezinhobea da Durangaldea, izaera euskalduna mantentzen dugu eta gure herrietan zehar bizkaierazko hainbat moldaera ezberdin entzun ditzakezu.
Baserri giroa nabarmena da Durangaldeko herri askotan, non oraindik ere nekazaritza eta abeltzaintza jarduerek bizirik diraute.
Mitologia Durangaldean
Euskal mitologiaren zaindariak gara Durangaldeko biztanleak. Anboto mendi sakratua Mari jainkosaren bizilekua izateaz gain, gentilak eta lamiak bizi dira gure bazterretan.
Ezagutu MitologiaZure bidaia osatzeko baliabideak
Argazki galeria
Deskargatu gidak
Informazio praktikoa
Izan dezakezun edozein duda argitzeko Durango eta Elorrioko turismo bulegoetara jo dezakezu. Eskualdea oso ongi konektatuta dago garraio publikoaren bitartez eta bertan zure bidairako ezinbestekoak diren zerbitzu guztiak aurkituko dituzu.