![Mendi paisaia](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Mendi-paisaia.png)
Gure eskualdea eskualde bizia da, urte osoan zehar dago zer egin, zer ikusi, zer dastatu… beraz, sasoi honetan bisitatzeko asmoarekin bazabiltza, lasai, edukiko duzu nola gozatu. Oraingoan, zatozen urtaroaren arabera, zer aurki dezakezun azalduko dizugu.
UDAZKENEKO JARDUERAK
IRAILA
Ferixa Nagusikoak
![Elorrio](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Elorrio.png)
Herria: Elorrio
Data: iraileko lehenengo igandea
Udalerriko jai nagusiak Ferixa Nagusiaren inguruan antolatzen dira, jarduera eskaintza zabal batekin.
Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa
![Artzain txakurra](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Artzai-txakurra.png)
Herria: Atxondo
Data: iraila
Herrialdeetako txapeldun eta txapeldunordeak lehiak ikusteko aukera.
Sorginen Lasterketa XVII. edizioa
![Mendiak](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Mendiak.png)
Herria: Atxondo
Data: irailak 14, larunbata
Atxondoko Axpe auzoko plazan hasi eta amaitzen da, 21 kilometroan, 1.700 metroko desnibel positiboa gainditzen duen lasterketa.
Dantzari dantza eta aurresku erregelak
![Euskal dantzak](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Dantzak.png)
Herria: Iurreta
Data: irailak 29, igandea
Eskualdean hain ezagun eta ospetsuak diren dantzariak jardunean ikusteko aukera paregabea.
URRIA
Anbotoko Kilometro bertikala
![Anboto](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Anboto.png)
Herria: Atxondo
Data: urriak 5, larunbata
Mendiko lasterketa bertikaletan erreferentzia. Arrazolako elizatik Anbotoko tontorrera, 1.092 metroko igoera, 3,8 kilometrotan.
Errebonbilloak
![Errebonbilloak](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Errebonbiloak.png)
Herria: Elorrio
Data: urriko lehenengo igandea
Alarde itxurako jaia da, eta urtero egiten da urriko lehenengo igandean. 15 lagunez osatutako konpainia bakarrak desfilatzen du herriko kaleetan zehar.
Artzain eguna
![Artzainak ardiekin](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Artzain-eguna.png)
Herria: Atxondo
Data: urria
Musikaren hamabostaldia
![Durango](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Durango.png)
Herria: Durango
Data: urri eta abendu artean
AZAROA
Jango Dot pintxo lehiaketa
![Pintxoak](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Pintxoak.png)
Herria: Abadiño
Data: Azaroaren 16, 17, 18 eta 19an
NEGUKO JARDUERAK
ABENDUA
Abenduko azoka
![Izurtza](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Izurtza.png)
Herria: Izurtza
Data: abenduak 6
Durangoko Azoka
![Durangoko azoka](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Durangoko-Azoka.png)
Herria: Durango
Data: abenduko lehen astea
Euskal Herriko kultur datarik garrantzitsuenetakoa da DA, euskal disko eta liburu azoka.
Euskal Denda
![Euskal denda](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Euskal-denda.png)
Herria: Durango
Data: Abenduko lehen astea
Liburu eta disko azokaren data berean antolatzen den euskal artisautzaren azoka.
Buzkantz Jaia
![Elorrio](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Elorrio-kalea.png)
Herria: Elorrio
Data: abenduak 8-9
Odolostea nagusi den jai gastronomikoa.
URTARRILA
San Antonio Abadearen eguna
![Urkiolako santutegia](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/urkiolako-santutegia.png)
Herria: Urkiolako NP, Abadiño
Data: urtarrilak 17
Urkiolako Santutegian ospatzen den egun seinalatua.
Bizkaiko Sagardoaren aurkezpena
![Sagardoak](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Bizkaiko-sagardoa.png)
Herria: Amorebieta-Etxano
Data: urtarrileko azken aurreko asteburua
Sagardo denboraldiari ekiteko egiten da sagardo berriaren aurkezpena, Uxarte sagardotegian
Cross International
![Zornotza](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Zornotza.png)
Herria: Amorebieta-Etxano
Data: urtarrileko azken aurreko asteburua
OTSAILA
San Blas Azoka
![San Blas zintak](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/San-Blas-zintak.png)
Herria: Abadiño
Data: otsailak 3
Neguko nekazaritza eta abeltzaintza arloko azoka ospetsuenetakoa.
Inauteriak
![Kale antzerkia](https://durangaldeaturismoa.eus/wp-content/uploads/2024/09/Inauteriak.png)
Herria: eskualdeko herri guztiak
Data: otsail amaiera aldean
Neguaren bukaera aldera Euskal Herriko herri gehientsuenetan ospatzen den jaia da; hortaz, Durangaldeko herri guztietan topatuko dugu egitarauren bat ospakizun horietarako.