
Udaberri edo uda aldera Durangaldea bisitatzea pentsatu duzu eta ez dakizu zer egin dezakezun? Lasai, gure eskualdean ez zaizkizu aukerak faltatuko, zure gustuak zeinahi direla.
UDABERRIKO JARDUERAK
MARTXOA
Aste Santuko Pasioa

Herria: Durango
Data: Aste Santuan, asteazken, ostegun eta ostiral santuan
Ospe handiko ekitaldia da, 1993an sortu zen herriko talde baten eskutik, “La Pasión” obra antzezko 60ko hamarkadan egindako tradizioa berreskuratzeko. 120 partaide inguru biltzen dira Pasioaren ekoizpen eta errealizazio lanetan.
Ardo Saltsan

Herria: Durango
Data: martxo bukaeran
Ardo Saltsan bisitarientzako gutizia bat da. Jaki bikainenez gain, bogan dauden ardorik onenak ere dastatzeko aukera ematen duen azoka da.
Jango Dot Pintxo lehiaketa

Herriak: Durango eta Iurreta
Data: martxoan
APIRILA
Dantzaren Nazioarteko Eguna

Herria: Durango
Data: Apirileko azken larunbata
Dantzaren Nazioarteko eguna ospatzeko, Durangoko kaleak dantzariz betetzen dira. Dantza klasiko, euskal dantza, funky, breakdance zein flash mob emanaldiak izaten dira kaleetan barrena.
Topa-Klown

Herria: Durango
Data: Aste Santuan
Clownen topaldia da Topa-Klown. Emozioz edo umore onaz gozatu nahi duenak, ezin du ekitaldi honetan hutsik egin.
MAIATZA
Zornotzan Jai Alai

Herria: Amorebieta-Etxano
Data: Maiatza/ekaina
Zornotzako Jai Alai pintxo lehiaketa maiatz amaiera edo ekain hasieran antolatu ohi dute hiru bat egunez. Eta urteroko gastronomia hitzordu garrantzitsu bihurtu da.
Merinaldearen eguna

Herria: Abadiño
Data: Maiatza/ekaina
Gerediaga Elkarteak antolatzen du Merinaldearen eguna 1875era arte iraun zuen eredua gogorarazteko eta gaur egun izan dezakeen balioa azpimarratzeko.
Emakumeen bira

Herria: Iurreta
Data: ekaina
Emakumeen bira emakumezkoen txirrindularitza lasterketa da. 1992az geroztik lasterketa profesional izendatu zuten eta goi-mailako lasterketa da gaur egun.
UDAKO JARDUERAK
EKAINA
San Antonio Padua

Herria: Urkiola NP, Abadiño
Data: ekainak 13
Ekainaren 13a egun handia da Urkiolan. Milaka pertsona hurbiltzen dira Urkiolako Santutegira egun hau ospatzera. Eguna jai giroan ematen dute bertaratutako bisitariek.
Haizetara

Herria: Amorebieta-Etxano
Data: ekaina
Kale musikaren nazioarteko lehiaketa da Haizetara. Munduko txoko guztietatik etorritako taldeek bat egiten dute hiru bat egunez Amorebietako kaleetan.
Dantzari dantzak eta aurresku erregelak

Herria: Berriz
Data: ekainaren 29a
San Pedro egunean donien-atxa plazaren erdian igo ondoren, dantzariak irteten dira jende aurrera, entsegu nagusira. Geroago, herriko jai nagusian dantzatuko dira berriro.
UZTAILA
Dantzari dantza eta aurresku erregelak

Herria: Garai
Data: uztailaren 25a
Garrantzia handia dute dantzek eta tradizio handia dago bertakoen artean. Santiago egunean , uztailaren 25ean eta Santa Ana egunean, uztailaren 26an egiten dute dantza agerraldia.
Musikaire

Herria: Elorrio
Data: uztail osoan zehar
Askotariko kultur ikuskizunak hilabete osoan zehar: musika, antzerkia, dantza aire zabalean, herriko hainbat txokotan, udako gau goxoak gozatzeko.