Skip to main content

Jaialdiak lehen edizioa irailaren 20an egingo du, Mañariko Angurreta Harrobia Arte Espazioan, eta , musika, artea eta bertako produktua bilduko ditu. Durangaldeko landa-lurraldea eta bertako baliabide turistikoak ezagutaraztea helburu izanik.

Lurraldean sustraitutako jaialdia

Damarena ez da ekitaldi isolatu gisa planteatzen. Lurraldeko baliabide turistikoak aktibatu, elkarren artean lotu eta bisitariari esperientzia erakargarri bat eskaintzeko estrategiaren parte da.

Damarena lurraldeari begiratzeko beste modu bat da. Gure helburua ez da ekitaldi bat antolatzea soilik, baizik eta Durangaldeak eskaintzen dituen baliabideak, espazioak, produktuak eta kultura bisitariei erakustea. Turismoa landa-garapenarekin lotu nahi dugu, eta Angurreta bezalako lekuak horretarako aukera paregabea dira.

Eguneko egitaraua

Goizeko 12:00etan, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum artisten “LITOLOGIKA” izeneko instalazio berria estrainekoz bisitatzeko aukera egongo da. Artistek beraiek gidatuko dute bisita, horretarako aurrez izena eman beharko da Angurretako webgunean.

Bertako paisaiak, harrobiaren historiak eta arteak elkarrekin hitz egiten dute. Bisita honen bidez jendeak instalazio berria ez ezik, espazioa bera ere beste modu batera ezagutzea da asmoa. Gainera, instalazio berri honen sortzaileen eskutik egingo dira bisita gidatuak.

Arratsaldean, 19:00etan, Berrizko Haize Arrosa taldeak kontzertua eskainiko du. Emanaldia berezia izango da, sorpresaz eta kolaboratzaileez betetako ikuskizuna prestatu baitute, eta EITBk grabatu egingo du.

Ikusleek eskualdeko hainbat produktu eta edari dastatzeko aukera izango dute. Horrela, tokiko produktuak jaialdiaren esperientziaren osagai bihurtuko dira.

Bertaratzea errazteko, etengabeko autobus zerbitzua egongo da Mañariko plazatik Angurretaraino. 

Datu praktikoak

📍 Angurreta Harrobia Arte Espazioa, Mañaria
📅 Irailaren 20a, igandea
🕛 12:00 — LITOLOGIKA instalazio berriaren bisita gidatua (izena eman: angurretaharrobia.com)

🕖 19:00 — Haize Arrosa
🚌 Autobus zerbitzua eskuragarri
🍽️ Bertako produktua dastatzeko aukera

Leave a Reply