fbpx Skip to main content
10 ezinbestekoak

10. GR 38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea

Luzera

167 kilometro

Iraupena

42 ordu

Zailtasuna

Erraza

Etapak

Zortzi

Arabar Errioxa eta Kantauri itsasoko portuak lotzen dituen antzinako merkatarien ibilbidea da Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea. Durangoko hiribildua zen helmugarik nabarmenena. Bertan salgaiak trukatzen zituzten, Arabar Errioxatik zetorren ardoa eta Bermeoko portutik zekarten arrain gazitua.

Durangaldetik ibilbide honetako 5. eta 6. etapak igarotzen dira.

Ibilbideari buruzko informazio orokorra (PDF)

5. etapa: Otxandio-Durango

Luzera: 20 kilometro /
Iraupena: 5 ordu

Otxandiotik irten eta Urkiolako Natur Parkean barrena egiten du ibilbide honek. 

Urkiolako Santutegia eta hiru gurutzeak zeharkatuz eta bere ikuspegiaz gozatuz. Mañariako landa paisaia ezagutu eta Durangon bukatzen da ibilbidea Tabirako San Pedro elizan. Urkiolako Natur Parketik igarotzen da ibilbidearen etapa eder hau. Natur Parketik pasa eta gero, Mañari eta Izurtzako lurrak gurutzatzen ditu Durangora iritsi arte.

Etaparen profila (PDF)GPX datuak jaitsi

6. etapa: Durango-Gernika

Luzera: 27,4 kilometro /
Iraupena: 6 ordu

Durangaldeko baserri alde eta muino txikietan aurrera eginez Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren ateraino eramango zaitu ibilbide honek. Durangotik Iurreta, Garai eta Berrizko lurrak igarotzen ditu Durangaldean, Maumeko atera iritsi arte, Busturialdeko lurretan barrena Gernika edo Bermeora iritsi arte.

Iurretako Goiuria auzo ezaguna eta Garaiko San Juan Momoitioko nekropolia igaro eta Askakurutzeko tontortxoan Gernikako ikuspegi ederra aurkituko duzu. Bertatik aldapan behera eginez Gernikan bukatzen da ibilbidea.

Ibilbide honek Durangaldean bide gurutzea egiten du. Alde batetik, Busturialdera hartu ahal dugu bidea, Bermeo edo Gernikara. Baita ere, Lea-Artibaira jo ahal dugu, Lekeitioko edo Ondarroako portuerata iritsi arte, Lea Ibilbidea jarraituz.

< Aurrekoa

MIKELDI GR